2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

Kartografia

Kartografia egiteko garaian irudiak erabili beharrean objektu ezberdinekin egitea erabaki dut nik.

Objektu bakoitzak ikaskuntza eremu bat islatzen du.

Hasieran objektu guztiak kartulinaren gainean jarri ditut besterik gabe:


Gero, pixkanaka, eremu ezberdinak banatzen joan naiz, eta gauza batzuk lekuz aldatu ditut:



Azkenik, multzo ezberdinen arteko erlazioak ikusten joan naiz eta erlazionatuta daudenak elkarrekin jarri nahi izan ditut, bide ikusezin bat eraikiz.

Hau izan da kartografiaren emaitza:


Bertan nire ikasketa prozesuan lagundu didaten faktore garrantzitsuenak daude. Beste hainbeste gutxienez kanpoan utzi behar izan ditut, ez baitzegoen dena jartzeko lekurik. Azken finean, momentu oro ari gara ikasten eta hemen garrantzitsuenak zeintzuk diren aukeratu eta jarri besterik ezin izan dut egin.

Irudian ikusten den guzti honetatik errespetua, pazientzia, sozializatzen, atsegina izaten, lagunak egiten, ... ikasi dut. Baina ikasketarik garrantzitsuena da ni neu izaten irakatsi didatela ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina