2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

Ikerketa tailerra

Nola egiten duzu irakasle izaten ikasteko?

Nola egiten duzu unibertsitatetik kanpo ikasten duzuna, egiten duzuna eta interesatzen zaizuna iraskasle izaten laguntzeko?

Ikerketari kontu handiz eta egoera aztertuz egiten diot aurre; ez dakit zer egin behar dugun zehazki eta zaila da kasu hauetan lan bat aurrera eramatea. Hala ere, ilusio handiz eta gogo askorekin hartu dut lana. Bakoitzaren interesak eta bizitza esperientziak ikasgelan nola erabili ikasteari oso interesgarri deritzot.

Hainbat galdera datozkit burura ikerketaren inguruan: Zer ariketa burutu ditut bizitzan zehar interesgarriak edo baliagarriak direnak? Nire interesak nola erabil ditzaket ikasgela baten barruan? 
Ikerketak hainbat erronka aurkezten ditug. Galderari erantzunak ez idatzizko moduan aurkeztea zaila izango da, gauzen errepresentazio bisualak oso subjektiboak baitira maiz eta zuk gauza bat ikusten duzun lekuan beste batek beste bat ikusiko du. Beraz, esan nahi duzuna zehazki adieraztea oso zaila izango da. Ez dut oso argi ikusten bizitzako zein alderdi izan daitekeen zuzenki eralbilgarria ikasgelaren barruan.
Ikasleei interesgarriak zaizkion gauzak aukeratzea, eta ez irakasleari intereseko zaizkionak
Bisualki nola errepresentatu, eta nola erantzun nola ikasi galderari, zeharka hasi, ez zuzenki

Ikerketa-tailerrean bloga egiteaz gain bideoblog bat ere egin daitekela bururatzen zait, eta elkarrizketak ere aberasgarriak izan daitezke.
Etorkizunean irakasle izateko baliagarriak izango zaizkigun gauzak ikastea espero dut. Unibertsitatean hori ikasiko dugula suposatzen da, baina nik ez dut nire burua lehengo urte hasieran baina prestatuagoa ikusten irakasle izateko. Ezer ikasi ez izanaren sentsazioa daukat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina